#
#

Otoitzen: "DEIA"


Bide egile nahi nozu #
#
#

Nire bizitzan ez da biderik, Jauna,
ozta-ozta,
gaur agertu eta bihar desagertzen diran
bidezidorrak.

Bideen adinean nago ni:
bide kurutzatuak, alkar-lagun doazenak.
Bidekurutzean bizi naz
eta nire iparrorratzak
ez dau iparra markatzen.

Nekatuta noa helmugara
eta bideko hautsa,
gaueko iluna lez,
lotzen jat pauso bakotxean.

Arineketan noa
eta arrasto bila nabil,
urrats bat edo beste jarraituz.
Eta hau dinot:
nora naroa bideak?

Nire bizitzan zehar,
bidea ireki zeunstana, zu ote zara?
Nirea zein ote?
Zeuk emon zeunstanez…
nirea izango da.
Nora naroa?
Zuk diseinatua baldin bada…
helmuga jakin nahi dot.
Bakarrik noa? Taldean goaz?

Nire kantinplora eta motxila
hustuko ote diran bildur naz,
eta ezingo dau inork nirekin ezer konpartitu.

Jauna,
nire bide erakusle urtetzen zara bidera.
Zure ahotsa da, zure deia,
pausoz pauso, zelaian eta mendi malkartsuan,
adierazten deustana bidea.

Zure ahotsak, zure deiak
nire lozorrotik,
nire bizimodu eroso eta ziurretik;
niregandik eta niretik,
esnatzen nau.

Zure ahotsak, zure deiak,
besteentzat
babesa, zerbitzua, abegi ona,
alaitasuna eta laguntasuna
izatera bultzatzen nau.

Zure ahotsak, zure deiak
niretik atera
eta alkarte izatera naroa.

Jauna, zure bidea bilatzen dot (bide bakartzat)
eta zure hitzetan dot itxarobidea.

Emoidazu indar eta adore,
zurekin pausoz pauso joateko.
Emoidazuz lagun ausartak,
biderako prestuak,
eroango dogu gure denda
eta gurekin eroango zaitugu
eta egunero gure gidaria izango zara.

Jauna, bide bila nabil oraindik.
Bidea zaran horrek,
eta bidea egitera deitzen deustazuna,
egiozu argi nire bizitzari!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue