#
#

Otoitzen: "MISINOA - BOKAZINOA - BIALKETA"


Zer aukeratu... #
#
#

Aukeratu egizu,
maitatzea eta ez gorrotatzea,
sortzea eta ez apurtzea,
jarraitzea eta ez bertan bera iztea,
goratzea eta ez kritikatzea,
osatzea eta ez mintzea,
erakustea eta ez ezkutatzea,
emotea eta ez lapurtzea,
egitea eta ez atzeratzea,
haztea eta ez mantentzea,
bedeinkatzea eta ez biraotzea,
banatzea eta ez pilatzea,
ereitea eta ez batzea,
bizitzea eta ez hiltea...

Eta jakingo dozu nire hitza
zergaitik dan bizidun hitza,
eta nire Ebanjelioa Barri Ona;
-erabili arren-, ez daualako balio
jantzi zaharrari ipingi barria jostea
eta ardau barria zaragi zaharretan sartzea.

Beherapenen ametsak baztertu egizuz
eta ez pentsatu Erreinua erosterik!
Kristaua ez dabil legepean ibili ezinik;
maitasunak eraginda askatasunez arin dabil.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue