#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Iluntzero #
#
#

Gauero Jauna,
zure etxeko parkamen beroaren atarira
hurreratzen gara.
Argiak beti biztuta dozuz,
mahaia prest eta Zu zain.

Egun bat hutsik amaitzen dala sentitzea tristea da.
Baina gauero, Jauna, zure atera hurreratu,
eta besoak zabalik deitzen gaituzu,
gure norberekeriaren bideetatik,
gure bihotzaren bakardadetik.
Pasatutako gauzen kontua hartu barik,
harrera ona eta besarkada prest dozuz,
txikikeriei begiratu barik...
keinu apalean
gure damutasuna ikusten dozu.

Iluntzero, Jauna,
gure bihotz baketua pozez betetzen dozu;
eta pozteko eta jai egiteko deia entzuten dogu,
iragana ahaztuz,
maitatzeko deia.

Gauero, Jauna,
maitatzen, parkatzen eta beti zain dagoen
Aita-Ama izaten jarraitzen dozu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue