#
#

Otoitzen: "TOPAKETA"


Ikusi zaizadala #
#
#

Bide ertzeko itsuaren antzera, hemen nago, Jesus.
Nire ondotik pasatzen zara eta etzaitut ikusten.
Begiak argitara itxita ditut
eta zu ikustea galerazoten naben
ezkata gogorrak sentitzen ditut.

Zure pausoak sentitzerakoan, zure abotsa entzuterakoan,
Niregan iturri bat lez sortzen dala sentitzen dot
hegan eginez ihes egiten dauan txoria lez,
zuri oihuka,
gainezka egiten dauan bizia lez.

Bizitzako bideetan ibilteko,
bilatzen zaitut,
gura zaitut,
behar zaitut.

Jesus, gauza askok itsututen nabe.
Hainbeste argi distiratsuekin beteriko bizitza bera.
Eutsi ezineko indarrarekin agertzen jakun plazerra.
Kateekaz lotzen gaituen dirua.

Jesus, biziaren hasieran nago,
eta danak nire bila datoz.
Zu ere bai.

Nireganantz heltzen da egunero
kalkulatutako eta erruki bako
propagandaren mundu hori.

Nireganantz heltzen da egunero
errezaren eta itzikeriaren
mundu hori.
Eta armiarma sarean jausten dan eulia lez
jausten naz ni ere.

Jesus, zabaldu nire begiak zure bizitzara.
Nire begiak zureengan ipiniaz,
zure adiskidetasuna ikusi gura dot.
Zure aurpegia begi garbiekin ikusi gura dot.

Nire begiak, zure Ebanjelioaren argitara zabaldu gura ditut.
Bizitza aurrez eta zentzunez ikusi gura dot.
Sinismena, nire bideko argia izatea gura dot.
Ikusi gura zaitut
Eta bizitzatik, saminetik eta heriotzatik ikasi,
zure argi bariků dana iluntasuna dalako.

Gizaki bakotxean anai-arreba bat ikusi gura dot.
Nire begiak neure barrura zabaldu,
eta nire bizitza ikusi gura dot.
Gauza guztietan nire begiak ipini
eta euretan zure aztarrenak bilatu.

Jesus, lagundu eidazu ikusten.
Izan ere pekatua laino baltza da.
Jesus, kendu nire bihotzeko zikinkeria
barrutik ikusi ahal dagidan.

Bide ertzeko itsua lez
gaur zuregana hurreratzen naz.
Ikusteko garbitu beharra dot.
Sinisteko ikusi gura zaitut.

Jesus, bildur barik sinistu dagidan emoidazu adorea.
Poztasunez zure testigu izateko, emoidazu indarra.
Eta ikusi zaitudala eta nigan bizi zarala
oihukatu dagidala.

Jesus, bide ertzeko itsuaren antzera
ikusi dagidala eskatzen deutsut gaur.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue