#
#

Otoitzen: "ONARPENA - PRESTASUNA"


Apaltasun agintzariak #
#
#

Jesus, hitz egiten deustazunean,
egunez zein gauez, hitzen bidez
eta kalera urtetzerakoan pertsonen bizitzaren bitartez,
entzun eta jarraituko deutsudan hitza emoten dot.

Jesus, nire gauzetan itxita ez nazala geratuko agintzen deutsut,
nire ikusteko eta ulertzeko eran,
nire bildur, segurtasun eta egietan,
horrela zure barritasuna hobeto aurkitzeko.

Jesus, apaltasunez ibiliko nazala agintzen deutsut,
gorputzeko eta espirituko begiak zabalik,
historiaren egunekotasunaren bizian
zure ibilbidea, lorratzak eta irudia aurkitzeko.

Jesus, nire harrokeria eta haundikeria lurperatzea agintzen deutsut,
kanpoko eta barruko profetei adi egotea,
eta zure barri ona erein eta gozatzeko,
laguntzen, osatzen eta maitatzen iztea.

Jesus, nire lurrari lotua ez egotea agintzen deutsut,
askok lortu ezin dabezan pribilegioak ez zaintzea,
zuk nahi dozun tokian zure ezaugarriak ikustea
eta zentzun bako borroketan indarrik ez gastatzea.

Jesus, dogma eta arauen laguna ez izatea agintzen deutsut,
bide agorretan inor ez bultzatzea,
oin-bide eta hertzetan dagozanen inguruan gelditzea
eta zure errukiaren atea beti jotea.

Jesus, isiltzea eta entzutea agintzen dot,
ikusi eta begiratu, jarraitu eta obeditu,
pobreen artean zure presentzia
txikia eta indarrik bakoa iruditu arren.

Ulibarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue