#
#

Otoitzen: "DEIA"


Zure deiari erantzunez #
#
#

Ibilbide luze baten ondoren
zure hondartzaren ertzera heldu.
Bide barriari hasierea emon
zure deiari erantzunez...

Lur gogor barik nabil,
ur gainean sinismenez egina,
itsasoratzen noa
zure deiari erantzunez...

Eta pausu arinean,
Jauna, zoazen tokira,
nire bihotzak, Zu barik,
ezin dau bizi.

Itxaropen eder bategaz, bihotza gainezka daukat;
bide honen amaieran, guztiok etxea izango dogu,
otorduaren mahaia prest eta harrerako besarkada,
eta zure Hitzak agindutakoa, beteta.

Barriro ere arin eta maitemindurik bidean ipiniko naz,
heltzen doan maitasunez,
itxaropenak lagundurik,
bizitza poztuz,
eta bizitzari sinismen ikutua emonez.

Zu zaran itsasoan nire oina konfiantzaz ipini gura dot,
eta zoazen lekura joan, Jauna,
bihotzak bizi daualako
zure deiaren erantzuna...

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue