#
#

Otoitzen: "MISINOA - BOKAZINOA - BIALKETA"


Jo itxaso zabalera #
#
#

Zure erronka onartu nahi dot,
baina eztarrian
korapilo estu bat sentitzen dot,
eta ez dakit ezer esaten.

Zure konbitea entzuten dot,
baina ez dodaz loturak eteten
eta ezin naz abiatu,
itsas zabalera joateko.

Ni ertzean gelditzen naz,
nire ontzia txikia da ta
eta nire indarrak urriak
ur haundietara joateko.

Ezin naz zure lagun izan
itsas ertzean gelditzen banaz
arrats eguzkiaren
mosu goxoak jasoz?

Baina... ez. Zatoz nire ontzira,
atera ezpatea
eta ebagi kolpe baten
lotzen naben loturak.

Loidi, P.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue