#
#

Otoitzen: "ESPIRITU SANTUA"


Bakea eta prestasuna #
#
#

Biziaren Espiritua,
emoiguzu bizia ugari,
bizi barria, bizi duina,
guztientzat bizi barria eta sortzailea.
Grabatu gure erraietan sugarrez
“Jaungoikoaren aintza gizakia bizi dedila” dala.

Maitasunaren Espiritua,
egin gagizuz samurrak,
hurkoak, tolerakorrak;
Aitak maite gaituan lez
maitatzen ahalegindu gaitezan
eta Maisuak erakutsi eta agindu euskun lez;
hurkoaren samina eta poza
geureak balira sentidu dagiguzala,
batez ere behartsuenak.

Egiaren Espiritua,
okerraren, injustiziaren
eta gorrotoaren aurrean
konformagatxak egin gagizuz,
mundu honen guzurraren aurrean
kontentagatxak.

Batasunaren Espiritua,
lagun egiguzu
zure alkartasun eta solidaritzaren presentzia
munduan zehar zabaltzen.
Ogi honen indarrez sendotu egizuz
Jaungoikoagana zabalik dagoan
gizarte aske eta zuzena
eregiteko alkartzen diranak.

Askatasunaren Espiritua,
egin gagizuz
zure askapen barriaren testigu.
Zure laguntza behar dogu,
zure sendotasuna,
zure neurritasuna,
katigu dagozanen alde
gure bizia jokatzeko.

Eskuzabaltasunaren Espiritua,
isuri zure dohai eta karismak zure zintzoei:
behartsuen aldeko zerbitzuan dana emoten dabenei;
katekistei, animatzaileei, profetei eta arduradunei;
gaixorik eta errazoi barik sufritzen dagozanei.

Ausardiaren Espiritua,
murgildu gagizuz
hemen alkarturik gagozan guztiok
Kristoren eta munduko kurutziltzatu guztien
gorputz eta odoletan;
askatu gagizuz gurekeritik eta moteltasunetik,
eten gure kateak eta loturak,
eta emoiguzu seme eta anai-arreba izatearen
betetasunez gozatzea,
hartu ere doan hartu doguz eta.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue