#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Nik ezagutzen zaitut #
#
#

Nire seme-alaba:
oraindik ez dakizu zer zaran.
Oraindik ez zara ezagutzen;
nire maitasunaren leku lez,
-oraindik ez zarala ezagutzen esan nahi dot-.
Horregaitik ez dakizu nigan dozun garrantzia,
eta zure barruan, ezkutuan dagozan aukerak ez dozuz ezagutzen.

Itzartu zaitez eta itzi amets gaiztoak:
ez egon porrotei eta hutsei begira,
nekeei, erori aldiei eta pausu okerrei begira.
Guzti hori ez da zure benetako izatea.
Itzi zuzendua eta maitatua izaten...
eta gero gerokoak!

Daroazuzan mozorroak
besteen begietara ezkutatuko zaitue
-akaso zeureetara ere bai-
baina nireetara ez zaitue ezkutatuko.

Begirada hori, argia ez dan zure begirada,
eta zure desio bizia, irrikitsua,
zure haundinahikeriak, gurari
eta gogoko dozuzan berotasunak,
hain zureak, hain gogorrak...
guzti hori ez da zure benetako izatea.

Guzti horren gainetik,
lehenaren eta dozuzan ezbai guztien gainetik,
begiratzen zaitut, maite zaitut, aukeratzen zaitut
eta zeruko ateak zabaltzen deutsudaz ikusi dagizun.
Maite zaitudan seme-alaba zara.

Hainbat gauza ditut esateko...!
Ez mozorro bila dabilan horreri buruz,
nire bihotzean dagoan horreri buruz baino
eta Aita-Ama lez nire magalean eraginez,
agertzeko dagoen zu horreri buruz.

Niretzako zarana agertu egizu.
Zure izatearen ametsa egi bihurtua izan zaitez.
Zugan ipini ditudan aukerak erabili.
Dohaiak zuretzako ipiniak dira.
Nire zigilua, odola eta espiritua daroazuz.

Musukatzen, maitatzen, askatzen bialtzen zaitut...
Bizitzara zabalduz jabe egiten zaitut.
Guzti hau nik eginez,
altxatzea, ibiltea eta izatea zerk eragozten deutsu?
Nahi dodalako eta zure onerako zagoz munduan.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue