#
#

Otoitzen: "BIHOTZ-BARRITZEA, PARKAMENA"


Garizumarako otoitza #
#
#

Jauna,
Garizuma aldi honetan,
zure laztantasuna eta hurtasuna,
zure maitasuna eta parkamena,
alkarrekin bizi nahi dogu.
Zugandik bakarrik hartu geinken
eta BIHOTZ-BARRITZERA bultzatzen gaituan
indar eraldatzailea behar dogu.

Zure Hitza onartzeko
prestatu egizuz gure bihotzak.
Sufritzen dagozanen
eta behar gaituenen oihuak entzuteko
ireki egizuz gure belarriak.
Borondatezko konpromisoak onartzeko
gure gogoa bere sasoi puntuan ipini egizu.

Jauna, egin gagizuz xumeak eta apalak,
gure mugak onartzeko
eta gure dohaiak eskertzeko.
Garana eta daukaguna,
behar gaituenen onerako ipinten jakin dagigula.

Zure Espirituaren indarrez,
lagundu eiguzu alkarturik bizi izaten,
anai-arreben arteko
benetako ALKARTEA eginez,
bere mugak izan arren,
zure Erreinuko Barri Ona iragarteko
beti prest dagoan alkartea.

Eskerrik asko, Jauna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue