#
#

Otoitzen: "TOPAKETA"


Indar barritu #
#
#

Etorri toki baketsu batera;
gau eta egun lagun ditugun
prisa eta zaratotsak alde batera itzi;
zuen negozio eta ardurak
eta alperrik sortutako arduretatik aparte;
Jainkoarekin, zuen artean eta zuekin aurkitzeko
toki egoki batera.
Etorri toki egoki batera
indar barritzeko.

Eta hartu atsedena.
Gelditu zuen erritmo zoratu hori.
Bidean geldi une bat egin.
Hainbeste joan-etorrian lasai unea hartu.
Baretu zuen nerbioak.
Trankildu zuen espiritua.
Bizkar-zorroa itzi,
sandaliak kendu
eta garbialdi bat hartu
indar barritzeko.

Lanpetuta eta nekatuta zagozenok,
arduren buztarripean bizi zareenok,
konpromisoen zama
eta derrigorrezko betebeharrak dozuezanok,
begi ilunekin eta bizkarra makurtuta
bidean zoazenok,
zeru-hertzean lainoa bakarrik ikusten dozuenok,
kurutze eta zama barik bizitzen ez dakizuenok,
emon galgari eta gelditu
indar barritzeko.

Nik arinduko zaituet.
Zuen burua osatuko dot.
Zuen bihotza bizkortuko dot.
Zuen zauriak osatuko.
Zuen gorputza sendotu.
Zuen egonezina lasaitu.
Amets gaiztoak kendu…
Beti zuekin izango nozue.
Arnasa hartu eta bilatu nagizue
indar barritzeko.

Lagunok, zatoze nirekin.
Gozatu lekua eta unea.
Probatu berea dana -eta zuena-:
landa berdeak, ur freskagarriak,
zuhaitz orritsuak,
zeru-hertza amaibakoa…
Beldur eta prisa barik hartu atsedena.
Bete pilak gainezka egin arte
eta entzun nire barri ona…
indar barritzeko.

Ulibarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue