#
#

Otoitzen: "DEIA"


Lagun egidazu isiltasunera #
#
#

Isiltasuna egiten lagundu, Jauna,
zure ahotsa entzun nahi dot eta.
Hartu nire eskua,
gidatu nagizu desertura,
bakarrik aurkitu gaitezan, Zu eta ni.

Zure aurpegia ikusi behar dot,
zure ahotsaren beroa sentitu,
alkarrekin ibili…
eta isildu, zuk hitz egin dagizun.

Zure eskuetan jartzen naz,
nire bizitza aztertu nahi dot,
ikusi zer behar dodan aldatu,
on dagoena finkatu,
eskatzen deustazun barritzeaz barritu.

Prisak baztertu dagidazala egizu,
eta betetzen naben kezkak;
eta garbitu nire zalantzak eta ezbaiak.
Nire bizitza konpartitu
eta zure ondoan berrikusi nahi dot,
eta eskatzen deustazun aldaketaz ohartu.

“Danean jakitun” izateak tentatzen nau,
zure beharrik ez sentitzera arte,
erantzun danak ditudalakoan.

Ekitearen menpe nago:
egin eta egin;
eta isiltasuna ahaztu,
otoitza ez zaindu,
eta Hitza entzutea ere…
beste denbora baterako itziz.

Koherentziarik ezak menperatzen nau:
hitzak ugari eta ekintzak urri,
itxura eder kanpotik
baina barrutik,
biok ondo ezagutzen dogunez,
asko aldatu behar dodala badakit.

Neu nagusi izan nahiak zirikatzen nau,
danak nire inguru nahi ditut,
nire zerbitzari, nik zerbitzatu ordez.

Idolatriak tentatzen nau:
nire proiektuak, nire iritziak,
nire egiak eta komenentziak jainko bihurtu,
eta izena jarri: nire Jainko.
“Urrezko zekorra” ez da izango,
baina badau bere itxura.

Konpromisorik ezak tentatzen nau:
zaldi gainetik jaitsi eta samariar ona izatea baino,
ingurutik pasa joatea, errazagoa dalako.
Hainbat ditut eroriak inguruan, Jauna,
baina oharkabearena egiten dot!

Sentikortasuna falta jat,
errukior izatea;
inoren saminaz ohitu
eta aitzakiak, arrazoiak, azalpenak
Ebanjelioarekin zerikusirik ez dabenak, aurkitu
ni lasai itzi nagien.

Sinismena eta bizitza bereizten ditut:
egunkariak irakurri, albisteak jaso…
baina justiziarik eta solidaritaterik ezak
kristau lez sutzen ez nabela.

Erreinuko baloreekin errealitatea ikusteko bildur naz.
Konpromisoa agertzen dan tokitik
eta gizarte zuzenago eta gizakiago baten alde ekitetik urrin.
Danerako dot denpora,
garrantzizkoenerako izan ezik.

Adore faltak tentatzen nau, Jauna,
gauzak hain gatx jartzen dira sarritan...
Etsipenak jotzen nau, utopiarik ezak.
Dana biharko iztea maite dot,
gauzak gaur aldatzekoak izan arren.

Entzuten zaitudala uste izaten dot,
nire ahotsa bakarrik entzuten dodan arren.
Gauzak bereizten erakutsi egidazu.
Zure aurpegia antzemoteko argia emoidazu.

Eroan ni desertura, Jauna,
katigatzen nabenetik askatu nagizu,
nire egiari eragin egiozu
eta probatu nire maitasuna.

Eta barriro hasi naiten,
umil, apal eta adoretsu,
emoidazu gauza guztiak
barru barrutik barriztatzen dituen Espiritu ona.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue