#
#

Otoitzen: "MISINOA - BOKAZINOA - BIALKETA"


Arduratu nagizu #
#
#

Arduratu nagizu, Jesus, pobreen egoereaz.
Zurea dan arazo honegaz, arduratu nagizu.
Arduratu nagizu,
korapilatu nagizu,
gogoratu egidazu,
ekintza baten aurrean,
beste arrazoi batzuen bila nabilenian.

Berba ederrak barik
ekintzak dira beharrezkoak.
Euren bizitzan zirkinik egin barik
hitzaldi ederrekin dabizanak,
jarraitu dagiela berba egiten!
Arduratu nagizu, Jesus, eta korapilatu nagizu.

Nire arazoekin lar lotuta nago,
nire ekintzak hartzen dabez nire ordurik gehienak,
nire burua aurrera ateratzeaz lar arduratuta nabil.

Zuzentasunaren eta ebanjelizatzearen alde
nire bizitzan zerbait egiteko ordua da.
Jauna, nire anai-arrebak gitxi kezkatzen nabe
gure gizarteak baztertuta daukazan anai-arreba horreek,
lan barik, ogi barik, etxe barik, sinismen barik,
edo zaborra dan soldatarekin,
bakardadearekin, baztarketarekin
eta sinismen gabekeriakin bat eginda.

Hainbeste pobretasunen,
eta hainbeste itxurakeri erlijiosoa eta ateoaren aurrean
emoidazu zure nahigabea eta egonezina.
Maitasunetik oinazera eroan nagizu,
oinazetik aitu ezinera,
eta aitu ezinetik ekintzara eta salaketara.

Eta egin nagizu, Zu zain zagozan
kristau on eta amorratua.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue