#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Hau bai poza #
#
#

Hau poza!
egiten dodana eginda,
zure maitasunez,
beti nire alde zagozala jakitea.

Hau poza!
inongo argibide barik
zure maitasunez,
nazan modukoa onartzen nozula.

Hau poza!
zure maitasunez,
zure leialtasun neurribakoa
eta betikoa sentitzea.

Hau poza!
zure maitasunez,
“maite zaitut” esateko aukera izatea,
eta gauza guztien gainetik zuk onartzea.

Hau poza!
zure maitasunez,
kaixo eta agurrekin
zurekin, bizitza, maitasunezko historia bat egitea.

Hau poza!
zure maitasunez,
zuk emondakoetatik
zerbait oparitu ahal deutsudala.

Hau poza!
zure maitasunez,
ezer euki barik,
Zugan dana eukitea.

Hau poza, Jauna,
hainbesteraino maite nozula konturatzea!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue