#
#

Otoitzen: "TOPAKETA"


Ezustekoa! #
#
#

Egunez dator, gauez dator.
Atean zagoz zain, eta leihotik dator.
Pozik gabiltz bila, eta kurutzeagaz dator.
Atarian gagoz zain, eta barrutik egiten deusku dei.
Arrastoei begira gagoz, eta bidezidor barritik dator.
Garaile atera gareanean dator eta lagun dogu porrotean.
Opa dogunean dator
eta espero ez dogunean ageri da.

Isiltasunean helduten da eta haize zakar eta kiskalgarrian.
Jentetza artean ere helduten da eta zaratan.
Bidean, egunean zehar,
topetan doguzan arpegi guztietan da helduten.
Une oro helduten da.
Txoko guztietan.
Gu nun, Bera han.

Zeure Berbeari leial
hor zaitugu beti gure zain.

Ulibarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue