#
#

Otoitzen: "ONARPENA - PRESTASUNA"


Hona hemen ni, Jauna #
#
#

Jauna,
honaino ekarri nozu.
Zergaitik, zuk dakizu.
Nahi dot eta irrikaz nago
nigan zure nahia bete dadin.

Zurea eta nirea dan Amak
egin eban lez egin nahi dot nire eskeintza.
Ez nago hemen nire gogoz.
Zuk deitu zeunstan lehen egunean
baita nire jaiotza aurretik ere.

Jaun eta Aita, zure besoetan jartzen naz.
Egizu nahi dozuna nitaz.
Behin betiko salto egiteko unea heldu da.
Dagoeneko ez daukat zertaz arduratu,
zure asmoa jarraitu besterik ez dot nahi;
erregalatzen deustazuna onartu,
zure leialtasuna eskertuz.

Baina, nire erromesaldi honetan, sarritan,
tentatua sentitzen naz:
toki batean sustraiak botatzeaz,
konpromisorako bildurrez,
hutsean salto egin beharra ukatuz,
zure besoetan jartzeko nagikeriaz,
eta lehenengoan lur-jota geldituz.

Jarraitu nahi deutsudala,
eta eskatzen deustazuna bete nahi dodala esatean, egia dinot.
Beteko ez baneu, zure asmoa gauzatu barik geldituko da
eta hori penagarria litzateke benetan.
Ez ni garrantzitsua nazalako,
ez eta nik eginak harrigarriak diralako ere,
nahiz eta gitxi izan,
zuk eskatzen deustazun lana dalako baino.

Horrela da, Jauna, hemen nozu.
Ez dakit argi zer itxaro dozun nigandik;
baina ziur nago, zu nirekin zaitudala.
Nire bizitza ez da zertxobait baliotsua egin barik igaroko.
Deitu nozula badakit,
eta biziaz izten banozu
egunen baten zure egitasmoa beteko dodalako da.
Zer ardura dau ulertzen ez banabe!

Garrantzitsuena zera dot,
Zu nirekin zagozala,
gidatzen nozula, baita mimatu ere.
Baina, ez zaitez aspertu, Jauna.

Hemen nozu, Jauna! Onartu nire eskeintza!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue