#
#

Otoitzen: "DEIA"


Bizitza emoteko bildurrez #
#
#

Jauna, zeuk esana da:
Nigaitik eta Ebanjelioagaitik bizia emoten dauanak,
salbatu egingo dau.
Baina bizia emoteko bildur gara.
Iraupen senaren indarrak
norberekeriara garoaz eta lotu egiten gaitu.

Arriskuak saihesteko
dana aseguratuta daukagu.
Eta hor agertzen da gure koldarkeria...
Jesus, gure Jauna,
bizia emoteko bildur gara.
Baina bizia,
Zuk, gastatzeko emon deuskuzu;
norberekeria antzuan itxirik
ezin gara ibili neurtzen.

Bizia emotea, besteekaitik zerbait egitea da,
ordaina itxaron barik;
bueltatu ezin dauanari mesede bat egitea;
behar izan ezkero, porrota ere onartzea;
lagun hurkoaren alde dana emotea da.

Argi zuzien antzera
erretzen goazen neurrian
izango gara argi besteentzat.

Aldendu gagizuz,
sakrifizioa baztertuz,
seguritatea bilatzearen guzurrezko zuhurtasunetik.

Jauna, zure laguntzaz,
ezinezko horretan sartu gaitezala,
ezinezko horren atzean Zu eta zure grazia dagozalako
eta ez gaituzu itziko hustasunean jausten.

Etorkizuna zer izango dan jakin ez arren
eta gure bidea lainopean galdu,
emoten jarraitu nahi dogu,
negarrez dagozan mila giza begietan
gauerdian zain zaitugulako.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue