#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABEA ETA ERROMESA"


Eskerrik asko Mariagatik #
#
#

Eskerrik asko Mariagaitik!
Besteen antzeko emakumea,
gizonaren maitasuna
etxean bizi izan dauan
emakume ezkondua!

Eskerrik asko Mariagaitik!
Gure antzera, sinistearen oztopoak
ezagutu dauzana,
baina behar izan danean,
larregi pentsatu barik
Jainkoari BAI esaten ausartu dana.

Eskerrik asko Mariagaitik!
Beste ama guztiak lez,
umea hotsez ikusiaz
edo mutikoa
esandako orduan etxera etorri ez dalako
sufritu dauan ama.

Eskerrik asko Mariagaitik!
Bere Semearen bihotzean,
ez bakarra ezta lehenengoa izatea ere
onartu dauan ama.

Eskerrik asko Mariagaitik!
Kurutzearen oinetan
bere semea babestu dauan
emakume ausarditsua.

Eskerrik asko Mariagaitik!
Bere sorkuntzatik
Espirituaren eskuetan,
eta apostoluekin batera otoitzean,
Pazko egunean
bere Jaunaren agerpen distiratsuaren zain.

Eskerrik asko Mariagaitik!
Jainkoaren bihotzera heltzeko
bidea ezagutzen daualako,
kristauon otoitzean beti agertzen dana.

Eskerrik asko Mariagaitik!
Gizaldietan zehar
txikien eta apalen aterpea.

Eskerrik asko Mariagaitik!
Sinismendunoi agindu jakun aintza
Jainkoaren ondoan bizi daualako.

Maria, andra guztien artean bedeinkatua!
Eta… bedeinkatua zure sabeleko frutua, Jesus!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue