#
#

Otoitzen: "MISINOA - BOKAZINOA - BIALKETA"


Bialduaren otoitza #
#
#

Zoaze mundu guztira...
Berba honeek niretzat esanak dira.
Zuk hasitakoaren jarraitzaile naz.
Misinoan zure kide naz.
Eskerrik asko, Jesus;
zure konfiantzaz hunkituta nago.

Egitekoa ugaria da eta langile gitxi.
Euretariko bat izan nahi dot.

Pertsona asko jausita aurkitzen dira
eta aldemenetik pasatzen gara.
Samariar ona izan nahi dot.

Bihotz barritu nagizu
zure Barri Ona iragarteko gai izan naiten.

AUSARDIA emoidazu.
Norberekoi eta ezkor agertzen dan mundu honen erdian,
bildur naz eta lotsatu egiten naz.

ITXAROPENA emoidazu.
Bildurtia eta itxia dan gizarte honen erdian,
nik ere konfiantza gitxi dot pertsonengan.

MAITASUNA emoidazu.
Hotza eta solidaritatea falta dan lur honetan,
nik ere maitasun gitxi sentitzen dot.

IRAUPENA emoidazu.
Erreza eta azalekoa dan giro honetan,
ni ere errez nekatzen naz.

Bihotz barritu nagizu,
zure Barri Ona iragarteko gai izan naiten.

Eskerrik asko, Jesus; zure konfiantzaz hunkituta nago.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue