#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Sinisten dot -1- #
#
#

Jainkoa gure Aita-Ama dala sinisten dot,
eta Jainkoaren eskuetan gagozala;
gugan eta gurekin dagoala.

Jainkoaren Semea dan Jesusengan sinisten dot,
Erreinua zintzotasunez iragartearren bere bizia emon ebana,
eta behartsuen eta zapalduen askatasuna babestearren,
norberekeria, zuzengabekeria eta zapalketaren kontra agertzearren.
Jainkoak berbiztu ebala sinisten dot,
errazoia emon eutsola,
Bera dala egia
eta Jainkoa Beragaz dagoala.

Jainkoaren Espirituagan sinisten dot,
gizakion bihotzetan diharduela,
Espirituaren laguntza behar dogula,
eta benetako zentzuna dauala
gure artera etorri
eta gure artean geratzeko otoitz egitea.

Bizi bagara, Jesus Jaunarentzat bizi gara,
eta hilten bagara Jaunarentzat hilten gara,
bizian eta heriotzan Jaunarenak gara.

Hemengo eta hango anai-arreba guztiekin
bat eginda gagozala sinisten dot,
eta egunen baten Jaunagan aurkituko garala.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue