#
#

Otoitzen: "TOPAKETA"


Aita-Amarekin noiz alkartuko zain #
#
#

Ene Jainkoa,
Zugana noanean eta zure aurrean aurkitzen nazanean,
zer esango deustazu?
“Seme-alaba, gora bihotza,
seme-alaba on lez portatu zara”
.

Azalpen bat prestatuta euki arren,
ni mutu geldituko naz.
Zuk, eskutik ebatu
eta etxeko txoko guztiak erakutsiko deustazuz.
Berba askorik ez dozu erabiliko.
Zerbait esatearren, holakoren bat esango deustazu:
“Zu hemen, gurekin batera ikusteko gogoa geunkan”.

Ikaratuta aurpegira begiratuko deutsut
eta zure begi distiratsuak ikusiko ditut
negar-anpuluak gorde ezinean.

Eta nire azalpen eta kontaketa guztiak
burutik desagertu egingo jataz.
Oroipen hilak gordeta gelditzen diran kaxa huts horretan
nire erruak betirako lurperatuta geldituko dira.

Kapitalismoaren aurreko ura lez,
eta turismoaren aurreko eguzkia lez
Zu, doanekoa zarala ulertzen hasiko naz.
Seme galduaren parabola ulertzeko sasoia dala
konturatuko naz!

Eta nire bihotzean betirako geldituko da,
nik entzun ez arren,
oraindik esaten zabilzan hitza: “seme” - “alaba”.

Eta lehenengoz! sentituko dot,
inoiz agortzen ez dan poza.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue