#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Benetako bizia #
#
#

Hemen nozu, Jauna,
biziaren gose eta egarri.
Ondo egiten dodala amets eginez,
bizitzen badakidala sinistuz,
atseginezko gauza arinak
berotasunez onartuz,
mizkeriak besterik ez;
han eta hemen
harrapatutako zentzazino barriak.
Eta nire gosea eta egarria ez dira desagertzen.
Hau, bizi itxura baino ez da,
kalitate bako bizia.

Hemen nozu, Jauna,
biziaren gose eta egarri.
Baina indar bako gauzakin ohituta,
benetakoei iraztontzia ipinita.
Biraolari izateko lar ondo hazia.
Legea apurtzeko lar tradizionala.
Garaipenak ospatzeko lar arduratsua.
Arriskuetan sartzeko lar arrazoizkoa.
Barriro hasteko lar ondo bizi dana.
Eta nire gosea eta egarria ez dira desagertzen.
Hau, bizi itxura baino ez da,
kalitate bako bizia.

Hemen nozu, Jauna,
biziaren gose eta egarri.
Zure ausardia ez dagizun erabili,
Zuri larregi eskatu barik;
loturak ez sortzeko,
aldika bakarrik maitatuz;
onartu ahal izateko,
zure Ebanjelioa arinduz...
Errealitatetik kanpoko utopiak amesten;
aurreko loturak apurtu barik,
zure arrastoak jarraitzen.
Eta nire gosea eta egarria ez dira desagertzen.
Hau, bizi itxura baino ez da,
kalitate bako bizia.

Jauna, artzain on lez,
zure abestia txistuka jo egizu;
menditxo, mendi gain,
troka zulo eta zelaietan entzun daitela.
Lo aldi honetatik itzartu gagizuz.
Arduragabekeriatik zaindu gagizuz.
Zure lurreko zelai gurietara eroan gagizuz.
Emoiguzu benetako bizia.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue