#
#

Otoitzen: "MISINOA - BOKAZINOA - BIALKETA"


Pardel arinarekin #
#
#

Jauna, biderako,
ez daroat urrerik ez zidarrik,
ezta dirurik ere poltsikoan;
zure hitzagaz fiatzen naz.
Ez daukat zakutorik,
zure laguntza eta eguneroko ogia
nahikoa dot.

Euskarri lez,
makila bat eta ez besterik;
bidea gogortzen danean,
odoletan, estropezu eta erori,
nire anai-arrebak gogo-berotu
eta eskua emongo deustee.

Jantzia, soinekoa eta nahikoa,
ez dot ezer ezkutatu beharrik,
eta hotza eta beroa ez dira hainbeste
alkarbanatzen diranean.

Eta sandaliak, kendu eta ipintekoak,
kailurik ez egiteko.
Arin ibili
eta ez ahaztu zapaltzen dodan lurragaz
zure Espirituak jasotzen nauanean,
askatasunez kulunkatu
eta haizeak batetik bestera narabilenean.

Pardel arinarekin...
Jarraitzen deutsut!
Hori nahikoa dot.

Ulibarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue