#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Sinisten dogu #
#
#

Gure lurra, gure uria,
gure auzoa eta gure alkartea
gure Jainkoaren bizileku izan dirala
eta dirala sinisten dogu.
Mundu honetako pobretuen et baztertuen negarrak
Berak sikatzen dauzala sinisten dogu.

Gure bizitzen hasierea eta amaierea
Jainkoa dala sinisten dogu.

Bere seme-alaba egiten gaituen edateko ur bizia
Berak emoten deuskula sinisten dogu.

Ahul eta zapalduentzat,
ez minik, ez negarrik,
eta bai bakea, zuzentasuna eta zoriontasuna
egongo diran lur barri bat eta zeru barri bat
sinisten dogu.

Egi bihurtzen ahalegintzen bagara,
ahal dala sinisten dogu.

Ulibarri Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue