#
#

Otoitzen: "MISINOA - BOKAZINOA - BIALKETA"


Profeta zara #
#
#

Berba indartsuagoko zoria hartu dozu.
Profeta izatea dozu zeure egitekoa,
Jainko biziaren berba izatea.
Argia eroanez biziko zara,
beti zeure burua emonez,
zure deia Jainkoaren deia dala
eta Jainkoaren ahotsa ez dala lotaratzen.

Zoaz munduan zehar, dei egiozu jenteari:
ez dauala amairik Jainkoaren maitasunak,
ez dala galtzen haren ahotsa.

Jarrai zeure bideari, profeta, hondar beroaren gainean.
Jarrai ereiten munduan, frutua agertuko da-ta.
Ez bildur izan gure ahotsa haren hotsaren aurrean gelditzean,
oinazeari iheska doaz-eta,
eta Jainkoaren ahotsa oinaze dogu-eta.

Jarrai, profeta, kantari, biziaren eta heriotzaren kantari.
Jarrai iragarriz badatorrela Jainkoaren Erregetza.
Ez dabe isilerazoko ahots hori,
ez izan inoren bildur,
zure ahotsa Jainkoaren ahots da-ta
eta Jainkoaren ahotsa ez da hilten-eta.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue