#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Biziaren Jainkoa #
#
#

Jauna, Zu,
biziaren Jainko zara,
errukiaren eta ontasunaren Jainkoa.
Diran guztien eta gure bizitzen sorreran
zure indar kreatzailea autortzen dogu.

Kondairan zehar
eta bakotxaren historian,
pertsonentzat gizakiagoa,
zoriontsuagoa eta anaikorragoa dan
bizitza bat bultzatzen dihardozu.
Horregaitik, eskertzen eta bedeinkatzen zaitugu.

Zure irudiko egin gaituzu…
Zure esku lana gara,
eta harriturik sumatzen ditugu gugan
zure Aita-Ama izatearen haziak.
Bizitza sortu, emon eta indartzeko gauza egin gaituzu;
haren hazkundea, iraupenez eta samurki, laguntzeko gai;
eta bihotz errukiorra eta onbera emonez,
doako eta eragile dan zure maitasunez bizitzera
deitzen gaituzu.

Zeurea dan zerbait erein dozu gugan
eta, gure bizitzaren bitartez,
besteengana heltzea nahi dozu.
Izadiaren barruan,
gure senideen bizitzetan,
kutun, hurreko eta askatzailea dan
zure maitasunaren lekuko izatera
bialtzen gaituzu.

Gizon-emakume libreak izatera deitzen gaituzu,
errukiorrak, solidarioak eta itxaropenaren testiguak;
Jainkozko gizon-emakumeak;
Espirituzko gizon-emakumeak,
Jesusi gertutik jarraitu nahi deutsoenak,
zure maitasunez beteak
eta bizkortzen gaituen zure presentzia
bizi-pozez agertzen dabenak.

Gure bizi osoan, bizi dogun adinean,
lanean eta egoeran,
zutaz hitz-egitea eskatzen deuskuzu.
Gure bizimoduak eta jarrerak,
Zuk maite dituzula adierazi deiela guztiei.
Bizitza ugaldu daiten eta Erreinua eraikitzean
zure lankide egin gaituzu.

Izadiari Zu emon ahal izateko,
graziaz bete zenduen Andre Mariaren antzera,
zure maitasunari irekiak iraun dagigula
eta gure bizitza besteentzat erregalu bezela
eskeintzen jakin dagigula.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue