#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Bidea #
#
#

Zulo eta harriz beteta egon arren
eta bihurgunez josita,
mendixka eta ibar artean pasatu arren
eta aldapak ugari izan,
bedar barik eta estua izan arren,
batzuetan hautsa artean,
besteetan lokatzez beteta,
zure lorratzak jarraituz bertatik noa,
utopiak amesten,
babeslekuak bilatzen,
helmugak irrikatzen,
esperientzia gozatzen.

Eta aurretik zoazen Hori,
egunero niri begira gelditzen zara,
Bidea, Egia eta Bizia lez agertzeko.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue