#
#

Otoitzen: "MISINOA - BOKAZINOA - BIALKETA"


Ikasleak egin #
#
#

Nire ikasleak egin, ez maisuak;
gizakiak egin, ez menpekoak;
ibiltariak egin, ez pertsona finkatuak;
zerbitzariak egin, ez buruzagiak.
Anai-arrebak egin.

Sinistunak egin, ez jende jainkotxia;
egi bilatzaileak egin, ez ziurtasunen ugazabak;
sortzaileak egin, ez errepikatzaileak;
herritarrak egin, ez atzerritarrak.
Anai-arrebak egin.

Olerkariak egin, ez ziurtatzaileak;
ames eta oroipen jendea egin,
ez titulu, kaxa eta mapadunak;
pertsona ausartak egin, ez ikusleak.
Anai-arrebak egin.

Profetak egin, ez gortekoak;
jende kezkatia egin, ez asetuak;
pertsona askeak egin, ez legepekoak;
jende ebanjelaria egin, ez aztiak.
Anai-arrebak egin.

Ereileak egin, ez bildumazaleak;
artistak egin, ez soldaduak;
testiguak egin, ez inkisidoreak;
bide lagunak egin, ez arerioak.
Anai-arrebak egin.

Alkartzeko gai diran pertsonak egin,
bihotzdunak eta samurrak,
promes eta itxaropenez beteak,
pazientzidunak eta egoten dakienak,
misiodunak eta bialduak.
Anai-arrebak egin.

Nire ikasleak egin;
nik emondakoa emon egiozue;
hustu zuen bizkarrak
eta anai-arreba sentitu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue