#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Larrialdi orduan #
#
#

Hainbeste teknologia eta aurrerapenez,
hainbeste giza heldutasunez,
sinismena ondo probatua,
biziaren zati haundi bat bizi izan da,
solidaritatean eta zuzentasunean ibiliak,
zure kristau alkartean bizi izanaz,
ez neban uste momentu hau helduko zanik;
larrialdiak eta aprobak
nire ariman eta nire espirituan
ez ebela izango eraginik.

Eta gauetik goizera
dana hankaz gora,
dana aldapan gora,
dana baltz eta ikusmuga barik,
eta urten biderik ere ikusi ez.
Ez jat erreza espiritua argi eukitea
eta gaitzak nire izatea ez harrapatzea
atzamar hertzetatik sabel barruraino.

Larrialdi ordua da,
gainditu bako oraina,
aurrez hartu behar dodan unea.
Kristau lez bizi nahi dot.
Baina batzuetan ur-jausi lez
eta besteetan azpiratzen nauan harri zabal lez,
erasoa eta bildurra sentitzen dot,
estutasuna eta konpromisoa,
borroka eta eztabaida,
ezina eta larrialdia,
estualdi eta kinka larria,
amets eta baraua,
barregarri eta txaloak,
eta ez da erreza neu izatea
eta Espirituaren argitara ibiltea.

Ez dakit zertarako diran hainbeste estualdi,
borroka aldia ez dakit zertan amaituko dan,
gure lur maitea ez dakit zer izango dan,
gure ametsak ez dakit zelan erneko diran,
itxaroten eta sufritzen dabenekaz ez dakit zer izango dan,
zure testigutza emoten dabenekin ez dakit zer izango dan,
gure biziak ez dakit nora joango diran,
baina guztia zure eskuetan ipinten dot,
ezer galduko ez danaren itxaropenarekin,
orain mintzen, sufritzen eta maite dodan guztia.

Ordu baltz eta gogor honetan
zure eskuetan ipinten naz
zugan dodalako konfiantza,
zure bake eta magaleko samurtasunean
eta zugan daroazun bizi indarrean.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue