#
#

Otoitzen: "MISINOA - BOKAZINOA - BIALKETA"


Lekuko izateko ausarta izan #
#
#

Badakit, Jaunak dino, misinoa ausarta dala.
Ebanjelioko lanak gogorrak dira:
lur gogorrean hazi ona erein
eta landetan sasi eta arantzak kendu.

Eta frutuak, batek daki?, hain urriak
eta galbedarra beti nahastean.

Misinoa gogorra da: Jainkoa iragarri,
pobreak eta baztertuak babestu,
galtzaileekin, biktimekin bat egin,
gogortzaleak eta boteretsuak ukatu.

Agintariek zuen lepotik barre egingo dabe,
ahaldunak kontra izango dozuez.
Errain bako txori harrapariak
usoen hegaldia apurtuko dabe.

Misinoa gogorra da: nik hasitakoa jarraitu,
egunero Ebanjelioaren lekuko izan
eta zuen errain agorretan
zoriontasunak onartu eta bizi.

Horregaitik, Espirituaren eraginez,
zuen ondoan izango nozue,
eta nire parebako lekukoak izango zaree:
profetak, zerbitzariak eta martiriak.

Zuen hazia ez da galduko, ez;
zuen odola ere ez da agor geldituko.
Neguan ere zuzentasuna loratzen ikusiko dozue
zuen amets guztiak gaindituz. Nire hitza emoten deutsuet.

Jauna, zuk agindutako misinoa gogorra da.
Bete zure hitza; ez gagizuz zerupean itzi.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue