#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Onarpena #
#
#

Jauna, zuk gura dozun lekuan nagola
sentitzen dot;
orain nagoan lekuan egoteko jaio nintzala,
egiten nabilena egiteko etorri nintzala mundura…

Honela ez balitz,
Zuk beste era batekoa egingo ninduzun:
jakintsuagoa edo behartsuagoa,
trebeagoa edo motelagoa,
samurragoa edo sendoagoa,
indartsuagoa edo ahulagoa...

Zuk,
zerua betirako zabaldu dozunak,
bizia eta izena emon deustazunak,
ni bustitzeko busti zaranak,
zure Espirituaz lurrundu nozunak,
zure nahia belarrira esaten deustazunak,
lotsatu barik “seme-alaba” deitzen deustazunak,
ni bateatzera konprometitu zaranak
eta zuk amestutako lekuan ikusteaz pozten zaranak,
baretu nire espiritua,
nire bizitzako gora-beherak aztertzerakoan,
“zerbait gehiago egin behar nebalak”
sarritan zirikatzen deustelako barrua.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue