#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Arindu zorroa #
#
#

Erantzukizunaren sasi-ametsetik
esnatu egin nozu.
Nire zorroa,
alperriko segurtasunetatik
eta sasi-preminetatik,
arindu egin dozu,
eta belarrira esan deustazu:
ibilteko gauza gitxi behar dozu.

Orain bai, Jauna.
Orain gai naz zure abots gozoa entzuteko,
baita zeru-ertzean haren oihartzuna ere.

Orain bai, Jauna,
ibili ala atseden hartu,
neure aldamenean zaitut sumatzen,
eta bizitza ez dot astuna,
ezta zure lorratzei jarraitzea ere.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue