#
#

Otoitzen: "MISINOA - BOKAZINOA - BIALKETA"


Katekistaren otoitza #
#
#

Jauna,
zure aukeraketa ustebako bideetatik helduten da nigana.
Pertsona askoren bidez deitzen deuskuzu,
-batzutan ezagunak, bestetan ezezagunak-
euren testigantzaz, euren bizikeraz, euren beharrizanakaz.
Batez ere, behartsuen bidez deitzen deuskuzu.

Zure ahotsa argia, hurrekoa eta sendoa da;
gure erantzuna bilatzen dau eta zain dago,
erantzun zabala, konfiantzazkoa eta borondatezkoa,
morroikerizko traba barik, bildur barik, baldintza barik.

Hemen naukazu, Jauna!

Eskerrak damotsudaz deitu eta aukeratu nozulako
beste lagun batzuen lankide izateko,
Zuganako bidean.

Eurentzat zure Ebanjelioaren testigu
izan naitela gura dozu,
zure Erreinuaren mezulari,
barri onen oihulari,
argi biztua eta zabaldutako gatza,
euren bizitzaren laguntzaile,
eurentzat altxagarri izango dan legamia,
euren bidelagun,
zure Espirituaz euren begirunezko gidaria.

Zure konfiantzeari erantzuten jakingo ete dot?

Zure Berbaz aratu nagizu,
erein nigan zure bizi-mezua
eta bialdu egidazuz zure euri eta eguzkia, eurrez,
nire lur lehor eta alperrik galduaren gainera,
bizi-lorez eta frutuz jantzi daiten.

Oratu egidazu zure eskuz nire eskutik,
biok batera askoren eskuak oratu dagiguzan
eta pertsona asko bizi barri batera jaso dagiguzan.

Eskerrak Zuri, Jauna, neu aukeratu eta deitu nozulako
nire anai-arreben KATEKISTA izateko.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue