#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Sinismen ustetsua #
#
#

Jainko Aita-Amagan sinisten dot,
naiz eta batzuk eragin kulturala dala pentsatu
edo nire beharrizan eta ametsen ondorena,
eta sinistu barik ondo bizi diran;
beste askok horren beharrizanik sentitzen ez daben
eta atzerakoia, zentzugabea eta alperrikoa dala pentsatu;
beste sineskera batzuk ere egon arren,
asko sinistea izan arren eta horregaitik zoroa deitzearren.

Nazareteko Jesusengan sinisten dot,
zure Seme aukeratua,
zure hitza,
gure artean Zure ezaugarria,
itunaren egonlekua,
zure leialtasun eta maitasunaren benetako lekuko;
gure haragiaren haragi,
bere izatea itzirik,
bere etxetik kanporaturik,
amorruz kurutzeratua...,
baina Aita-Amak berbiztua.

Zure Espirituagan sinisten dot,
betidanik eta betirako
askatasun eta bizi emoilea,
dana erabarritu eta bizibarritzen dauana,
gaur gure gizartean,
egiazko pertsonak, zuzenak, samurrak eta osokoak,
sortzeko gai dana,
biziaren eta maitasunaren testigu zintzoak,
Jainkoaren seme-alaba solidarioak.

Horregaitik,
naiz eta zauriak egon, bizian sinisten dot;
agintea eta odolaren gainetik,adiskidetasunean;
alderdikerien gainetik, anaitasunean;
norberekeri guztien gainetik, solidaritatean.

Maitasuna, heriotza baino indartsuagoa dala sinisten dot.
Ona, samurra eta zintzoa izateak zentzuna dauala sinisten dot.
Pertsonengan konfiantza izatea merezi dauala sinisten dot.
Zure duintasunean eta nirean sinisten dot.
Lagundu al deustazula sinisten dot.
Ustegabeko zerbait izango dogula sinisten dot.
Jainkoa nire amets guztien gainetik dagoela sinisten dot.
Berak egina nazela sinisten dot.
Nire sinismenari gainezka egiten deutsola sinisten dot...

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue