#
#

Otoitzen: "ESKEINTZA"


Eskerrik asko behar gaituzulako #
#
#

Zure isiltasun onargarrian,
milaka hizkuntzetan itzulitako,
egoera bakotxera egokitutako
zure hitza izatea eskeintzen deuskuzu.

Gure ezpainetan, Jauna, agertu nahi dozu,
azkenetan dagoen gaixoarekin xuxurlan,
bidebakokeria astintzen dauan oihuan,
seme gaixoa dauan
auzoko emakumearentzako itaun txeratsuan,
haur bat alfabetatzen dauan silaban.

Arroza ekoizteko,
familiaren arropa garbitzeko,
kirurgiarekin bizitza salbatzeko,
behatzen ferekarekinů
bekokian dogun sukarra arintzeko
edo masailean maitasuna bizteko,
Zure eskuak izatea eskeintzen deuskuzu.

Bideak ibiltzera bialtzen gaituzu.
Zure oinak gara
eta bizitza baztertuenei hurreratzen zaitugu,
euren errugabetasunean lo egiten daben umeei
ez izartzeko oinatz leunak,
egoera korapilatsuetara jatsiteko,
edo itxaropenaz kargatutako karta bizkor eroateko
oinatz sendoak.

Zure belarriak izatea eskatzen deuskuzu,
zure entzuteak aurpegia izan daian,
arreta eta sentimendua.
Zure ausentziaren kontrako kexak,
bizitza gelditzen dauan zalantza,
eta bere poztasuna partekatzen dauan maitasuna,
airean ez daitezan galdu.

Eskerrik asko, Jauna, behar gaituzulako.
Zelan iragarriko zenduke zure proposamena
isiltasunean entzuten zaituen norbait barik?
Zelan begiratuko zenduke samurtasunarekin
zure begirada sentitzen dauan bihotzik gabe?
Zelan oihukatuko zenduke Bizitzaren alde,
hainbeste heriotzaren aurrean zure haserrea ulertzen dauan
eta bere ahotsa zuri izteko prest dagoen norbait barik?

Eskerrik asko, Jauna, behar gaituzulako.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue