#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Amen #
#
#

Aita-Ama,
zure maitasun neurribakoaz
sortu nozu.

Nire bihotza eta adimena,
errealitatea ulertzeko orduan
guztiz askeak izan daitezan,
zure grazia eta maitasuna behar ditut.

Nire osasun edo gaixotasunak,
nire aberastasun edo pobreziak,
nire bizitza luze edo laburrak
ez nagiela arduratu.

Zuk sortutako guztia
eta bidean aurkitzen dodan guztia
zure maitasunaren agerpena dala
nire barruan sentitu dagidala.

Gauza guztietan eta pertsona guztietan ikusi zagidazala,
Jesusen izatea nireganatzeko,
zure Espirituaren eragina sentituz
bere osotasunean hartu nagian.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue