#
#

Otoitzen: "ESKERRAK EMOTEA"


Esker ona #
#
#

Bihotz-bihotzez eskerrak emoten deutsudaz, Jauna,
zure errukia eta leialtasunagaitik
zure agintzaria zure ospearen gainetik dagoelako.

Zutaz, nire Jainkoaz, berba egin eusteen
gure konfiantza zugan jarri geinkela esanez,
eta nire itxaropena
zure dohaiekaz beterik gelditu da.

Bihotz-bihotzez eskerrak emoten deutsudaz, Jauna,
urteetan zehar,
nire gurariak gainezka jarri dozuzalako,
Jainko harrigarri eta leiala.

Bide luzea beharrezkoa izan da,
iluntasun momentuak ere bai,
danen gainetik maitasunean sinistu,
orain zure frutuak batzeko.

Ez ditut ezergaitik aldatuko,
sinismenean anai-arreba dodazanakin ospatuko dot,
Alkarteko Eukaristian,
zure izena goratuz, nire historiaren Jainkoa.

Jauna haundia da,
nire txikitasunean ohartu da
eta nire harrokeria zapuztu.

Nire bihotzean samurtasun frutuak,
bizitzako kolpe guztiak baino haundiagoa da;
esker oneko eta apaltasunezko frutuak,
haundikien jakituria zapaltzeko gai.

Jainko Jauna, zelan egin dozu?
Ez deust ardura.
Nire bihotza pozik dago;
Jauna, zure sorkari guztiak abestu dagiela,
zure haunditasuna eta zure aintza.

Jauna nirekin haundia izan dala dakit.
Jainkoa Aita-Ama ona, Zure errukia betikoa,
Zure eskuen lana ez dozu bertan behera itziko.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue