#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Gidatu nagizu #
#
#

Inguratzen naben laino baltzen artean,
gidatu nagizu, beti aurrera begira.
Gaua iluna da eta etxetik urruti nago:
gidatu nagizu, beti aurrera begira.

Zuzendu nire pausoak:
ez dakit zer ikusten dan han behean;
bakotxean pausu bat
nahiko da niretzako.

Ez naz beti holakoa izan,
Zuk zuzendua izateko ere
ez dot beti otoitz egin.

Aukeratu eta nire bidea ikustea nahi neban,
baina orain,
gidatu nagizu, beti aurrera begira.

Ohorezko egunak nahi nituen,
eta bildurren artean,
harrokeriak zuzentzen eban nire gogoa.
Ah, ez gogoratu
pasatutako urteekin!

Zure indarrak luzaroan bedeinkatu nau
eta oraindik jakingo dau
aurrera begira zuzendu nagian,
zelaian eta ur artean,
harkaitza artean eta ur handietan,
gaua igaro arte
eta goizeko egunsentian
hain maite nituen aingeruen aurpegiak,
eta aspaldi galduta izan ditudanak,
euren irribarrea agertu arte.

Gidatu nagizu, beti aurrera begira.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue