#
#

Otoitzen: "BIHOTZ-BARRITZEA, PARKAMENA"


Ebangelioaren begirada #
#
#

Lagundu eiguzu, Jauna, aldatzen,
gure begirada mundutarra, egoista,
gitxi konprometitua,
bildurtia, egokitua.
Lagundu eiguzu aldatzen,
gauzak, mundua eta bizitza
zure begiradarekin eta zure begietatik
begiratzeko.

Kendu eiguzuz,
urteetan zehar eraikitzen gabizan begietako estalkiak,
gure ondoan dabizanen
minetik eta sufrimendutik aldentzen gaituenak.

Astindu egizu gure bihotza,
Ebanjelioaz betetako begiekin
eta Erreinuaren itxaropenarekin
ikusten ikasteko.

Kendu gure begietako itsutasuna,
Ikusiz
besteengaitik hunkitu ahal gaitezen,
eta bakotxaren barrutik urten
esku bat emotera hurreratzeko
(eta bestea, eta bizitza guztia...)
bide ertzean jausita dagozanei,
garrantzirik ez dabelako
edo merkatuko legeei interesatzen ez jakelako
gizarte itsu honek bazter batera bota dituenei.

Bihurtu egizu gure begirada,
samariar onaren miraria posible eta eguneroko egiteko,
bestea ikustea eta hurreratzea,
bere ondotik ez pasatu,
partekatu, eskuzabala izan,
anai-arrebagaitik dana emon.

Jainko ona,
begirada aldatzen badogu,
aurpegia ez badogu alboratzen,
itxita ez bagara bizi,
zenbat gauza ahal diran!

Zabaldu gure begiak,
erruki zakiguz,
ebanjelioko itsuak eskatzen eban lez,
lauso ez deigula ikusi,
okerreko bidea hartuz,
Zu geratu ez zaran lekuan
aurkitu zaitugula uste dagigun.

Ikusarazi, Jauna,
behartsuengan zaitugula.
Ezagutu zaiguzala
biluzian,
gosetian,
bakarrik dagoenengan,
presoarengan,
gaixoarengan,
eta beste hainbesterengan, Jauna,
zeinengan egunero gugana hurreratzen zaran,
gu batzuetan konturatu barik,
bihotza gogorturik
eta begiak itsu izateagaitik.

Bihurtu eiguzuz, Jauna!
Itzuli eiguzu umeen begirada fidakorra,
ariman ugari dauanetik
gardentasunez hitz egiten dauana.
Ez eiguzu itzi begiak ixten
eta gure barruan aurkitzen zaitugula pentsatu,
egunero zabizan lekuetan
zu bilatu eta aurkitu barik.

Anbizinoak, konformismoak,
erosotasunak eta segurtasun faltsuak
ez dagiela gure begirada lainotu.
Bialdu egizu haize bolada bat
eta kendu gugandik
urteera eta azalpen egokituak.

Jauna, hain zaila izango da,
konturatu gaitezala ez zagozala
gurtzen dogun landutako zurezko kurutzean,
begiratzen ez doguzanen artean botata baino.

Lagundu eiguzu, Jauna,
ikustera eta aldatzera...,
zu ikustera eta aukeratzera...,
mundua, errealitatea eta bizitza ikusteko
zuk itzitako betaurreko zoragarriak erabiltzera:
EBANJELIOAREN BEGIRADA,
errealitatea eta bizitza,
bihozbera eta errukitsua zaran
zure Jainko begiekin ikusteko.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue