#
#

Otoitzen: "BILAKETA"


Oraindik ez zaitugu ezagutzen #
#
#

Jesus, zuk ezagutzen gaituzu,
gure gogo eta ahuldadeekin,
badakizu bakotxa zer garan.
EMOIGUZU ZURE PARKAMENA.
EMOIGUZU ZURE LAGUN BESARKADA.

Sentitzen ez dauana esaten dauanari parkatu egiozu,
besteen lagun ona ez danari,
besteen gainetik jarten danari.
EMOIGUZU ZURE PARKAMENA.
EMOIGUZU ZURE LAGUN BESARKADA.

Jesus, gaur egun ez zaitugu oraindik ezagutzen,
zure Ebanjeliotik ezer gitxi dakigu.
Zure lagun izan nahi dogu
eta zein gitxi arduratzen garan zutaz!
EMOIGUZU ZURE PARKAMENA.
EMOIGUZU ZURE LAGUN BESARKADA.

Gure eskuak geure onerako bakarrik erabilten doguzalako
parkatu, Jesus;
gure begiak nahi dabena bakarrik ikusten dabelako;
gure bihotzak norbera bakarrik maitatzen daualako;
gure poza alkarbanatzen ez dakigulako.
JESUS, EMOIGUZU ZURE PARKAMENA.
EMOIGUZU ZURE LAGUN BESARKADA.

Jesus, gauza batzuk ez ditut ulertzen:
bizitza, maitasun eta bake kantua dala
esan eben,
eta gizakiak kantatzen dabe,
baina auzokoen mina ez dabe sentitzen.

Jesus, ez dot ulertzen,
mundua desagertzera doala esan eben;
eta pertsona jator asko ikusten ditut
nire Jainkoa euren bihotzean daroenak.

Jesus, ez dot ulertzen
mundu hau desagertzen joango danik
bertan bizi diranengan
zure maitasunak irauten badau.

Jesus, zure lagun besarkada
eta bihotza behar ditut
PARKATZEN ikasi dagidan
eta ontasuna ikusteko BEGIRADA garbia izan.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue