#
#

Otoitzen: "DEIA"


Bialdu eiguzuz eroak #
#
#

O Jainkoa! Bialdu eiguzuz eroak,
benetan konprometitzen direnak,
euren buruaz ahazten direnak,
hitzekin baino zerbait gehiagorekin
maitatzen dakienak,
euren bizitza egiaz eta azkenera arte
emoten dabenak.

Emon eiguzuz eroak,
zoroak,
zale amorratuak,
segurtasun-eza onartzeko
gai diren gizakiak,
pobrezia onartzeko
gai diren gizakiak;
emon eiguzuz eroak,
euren burua besteen gainetik barik
lagun artean biziko direnak,
euren nagusitasuna
norberen onurarako erabiliko ez dabenak.

Emon eiguzuz eroak, orainaldiagaitik zoratuak,
bizitzeko era pobrearekin maiteminduak,
pobre eta baztertuen alde jokatuko dabenak,
bakezaleak,
kontzientzia garbikoak,
esandakoa beteko dabenak,
edozein zeregin onartzeko gai direnak,
edozein tokira joatekoak,
askeak eta esanekoak,
bat-batekoak eta saiatzen direnak,
samurrak eta indartsuak.

Emon eiguzuz eroak, Jauna, emon eiguzuz eroak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue