#
#

Otoitzen: "MISINOA - BOKAZINOA - BIALKETA"


Itzi egizu zure familia #
#
#

Itzi egizu zure familia eta jarraitu egidazu.
Itzitako haurraren bakardadea erakutsiko deutsut,
ama nekatuaren arduragabetasuna,
torturatutako aitaren amorrua.

Zure lana itzi eta hartu egizu nire bidea,
gelditu gabeko ahalegina ikustea emongo deutsut
nekazariaren esku gastatuetan,
hainbeste egiteko eta beharbada lortzeko gitxi.

Itzi egizu zure etxea eta etorri zaitez nirekin,
ostatu emongo deutsut mila aldiz ikusitako adobeko etxoletan,
izarrak soilik argitutako etxeetan,
ibaiko urak bustitako geletan.

Itzi zure lagunak eta zoaz urrunera,
ezer trukean itxaron barik maitatzen erakutsiko deutsut;
mila istorio ezagutuko dituzu, mila pertsona,
sentimendu barri eta erregarriak.

Zure ametsak, zure ilusinoak, zure etorkizun planak itzi egizuz.
Itzi dana eta zatoz nirekin.
Nik orain deitzen deutsut, erantzun egidazu bizkor.
Ez dot denpora asko itxarongo,
ez promesik ezta segurtasunik,
itzi dana eta jarraitu egidazu.

Eta umeen irribarre garbietan edango dozu,
eta jende apalaren berotasunetik jango dozu,
eta zure ondoan lo egiten dauanaren bizitza amestuko dozu,
eta maitasunaren justiziagaitik eta zorionagaitik borroka egingo dozu,
eta bost urteko artzainaren hitzekin otoitz egingo dozu,
eta ikaratzen dauan era barrian, desbardinean, pentsatuko dozu,
eta gitxirekin zoriontsua izango zara, zoriontsua ezer barik,
egiaz asko izango dozulako
zure bizitza egonkor barik.

Itzi dana eta zatoz nirekin,
itzi zure bizitza eta zerbitzu bihurtu.

Esaidazu bai behingoz,
esaidazu…ˇhemen nago, Zuretzat, osorik!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue