#
#

Otoitzen: "ANAITASUNA - ALKARTEA"


Ebanjelioaren poza bizi #
#
#

Jesus, maisu ona,
zure pausoak jarraitu nahi ditugu.
Emon eiguzu zure Espiritua,
POZTASUNEAN bizi izaten ikasteko.

Goizero itzartu nahi dogu
Aita-Ama goratzeko
eta egin dituen gauza ederrengaitik,
Hari eskerrik asko kantatzeko.

Sorrera arrebagaitik,
natura arrebagaitik,
espazio neurrigabeagaitik
eta izar guztiekaitik;
berotzen gaituen eguzkiagaitik
berotu, eta zure irribarrea gogoratzen deuskun
argia emoten deuskulako.
Gure zentzumenak,
berdez betetzen daben landareengaitik,
animaliengaitik,
txorien txio-txiogaitik.
Jesus, poztasunez eta bizi izateko gogoagaitik
emoten deutsuguz eskerrak.

Jesus,emon eiguzu zure Espiritua,
Jainko Aita-Amaren presentzia
uneoro aurkitzeko
eta topaketaren eta gorespenaren
poztasunean bizi izateko.

Gure bizitzaren eguneroko gora-beherak
poztasunarekin bizitzen irakatsi eiguzu.
Lanaren egunekotasuna,
egunak pasatzea.
Denporaldi honeetako etsipenak
ez gaizala menperatu.
Itxaropena ez deigula galdu,
ezustea,
harriduraren ahalmena,
zu aurkitzearen esker ona,
gure ondoan, ibiliaz,
bizi garan bitartean,
hazten goaz,
eta gure bizitza-proiektua
egiten goaz.

Jesus, emoiguzu zure Espiritua,
zu gure eguneroko bizitzan
ibiltzearen arrastoak
aurkitzen ikasi dagigun.

Mundu guztiari Ebanjeliotik sortzen dan poza
eroaten lagundu eiguzu.
Bizi izatearen zentzun sakona.
Bide bat dagoela jakitearen poza,
itxaroten deuskun, lagundu
eta laguntzen deuskun Norbait dagoela.
Gardenak izan gaitezela
gure bizitza osoarekin iragarri ahal izateko,
zure barritasuna, Jesus, eta Erreinuaren Barri Ona.

Gure iragarpenak eta gure lekukotasunak
zu bizi izan zinen,
bizitza emon zenduen eta berpiztu zinen
baloreak transmititzen jakin daiala.
Bizitza besteengaitik emotera
animatu gaitezela.
Izatearen eta kontsumoaren logika,
aldatzera ausartu gaitezela
emotearen eta norbera eskeintzearen pozagaitik.

Jesus, emoiguzu zure Espiritua,
Erreinurantz ibiltzeko poztasuna,
Ebanjelioaren barri ona,
mundu barria egiteko aukera,
munduari kutsatzeko.

Jesus, Maisua eta Anaia,
fede heldu eta konprometitua bizitzen lagundu eiguzu.
Gatazka eta proben aurrean ez deigula ihes egin.
Zure Hitzarekin leiala izatearen tentsioak aurkitu daiala,
poztasun lasaia, sakona,
bizitza betetzen dauana
eta ezbeharren aurrean sendo egiten dauana.
Zure presentzian ibiltzea,
zure pausoak jarraitzea,
Espirituan ibiltzea...
ez dira zeregin errezak,
batek leialtasun historikoarekin egin nahi baditu,
gaur egungo erronkei
eta bidegabekeriei erantzunez.

Erreinuaren balioak
iragartzeak eta bizi izateak,
barruko gatazka ekarten dabe,
bereizmen-prozesuak,
askotan, ulertezina eta bakardadea.
Mina
eta jazarpena eta martirioa ere bai.
Agertu eiguzu, Jesus Jauna,
Ebanjelioagaitik bizitza emon ebenen poztasuna.
Gaurko, atzoko eta betiko lekukoak,
hurrengo hau…
ulertzeko gai direnak:
“gari-alea ez bada hiltzen,
ez da frutuak emoteko gai...”
.
Agertu eiguzu, Jesus Jauna,
eskuzabaltasunez emotearen poza,
bidean leiala izatearen poza,
Erreinuagaitik aterpe barik egotearen poztasun lasaia.

Jesus, emon eiguzu zure Espiritua,
pozik bizi izaten eta poztasuna ereinez
bizi izaten ikasteko,
gure eguneroko lekukotasuna,
zu lez, Espirituaz beterik,
ongia eginez ibili zinena,
bizitza emonez.

Jesusen Espiritua:
entzun egizu gure otoitza.
Zatoz laster gure topaketara
aldatu egizuz gure bihotzak
eta bete egizu EBANJELIOAREN POZTASUNAZ.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue