#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Ene Jainko, eskerrik asko #
#
#

Jainkoak esan eban:

Inork ez bazaitu maite, nire poza zu maitatzea da.
Negarrez bazagoz, zu lasaitzeko irrikitzen nago.
Ahula bazara, nire indarra eta kemena emongo deutsut.

Inork ez bazaitu behar, zure bila urtengo naz.
Balio gabea bazara, nik zure beharrizana dot.
Hustuta aurkitzen bazara, nire samurtasunak beteko zaitu.

Bildur bazara, nire lepoan hartuko zaitut.
Ibili gura badozu, zurekin joango naz.
Deitzen badeustazu, beti nator.

Galtzen bazara, aurkitu arte ez dot lorik egiten.
Nekatuta bazagoz, zure atsedena nozu.
Pekatu egiten badozu, zure parkamena nozu.

Eskatzen badeustazu, zuretzako dohaia naz.
Behar banozu, dinotsut: zure barruan nago.
Gogor ipinten bazara,
ez dot nahi derrigorrez ezer egiterik.

Ilunetan bazabiltza,
zure pausoen argi-zuzi nozu.
Gose bazara, biziaren ogia naz zuretzat.
Zu ez bazara leiala, ni leiala naz.

Alkarrizketa nahi badozu, nik beti entzuten deutsut.
Begiratzen banozu, zure bihotzaren egia ikusiko dozu.
Espetxean bazagoz, ikustera eta askatzera joango naz.

Beste inor ez badozu, neu nozu.
Isiltasuna bazara,
nire hitza zure bihotzean egongo da.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue