#
#

Otoitzen: "BILAKETA"


Zoriontsua izan nahi dot #
#
#

Jauna, Zu ni zoriontsu egiteko gai zara?

Batzuetan pentsatzen dot zu serio hartzea
nire bizitzako hegoak moztea lez dala,
dolua egitea lakoa dala,
zerbaiti uko egingo baneutso lez...
Zoriontsua izatera jokatzen dot, bizitza maite dot.

Nik oihukatzen deutsut, batzuetan,
bizi izaten ez dakidan bizitza honengaitik.
Nik oihukatzen deutsut,
niregan eroaten dodan huts honegaitik,
asperkizun honegaitik,
egun batean bai eta bestean, eta beste baten...

Ni zoriontsua ez izatearen errua nork dau?
Ni neuk?, gizakiak?, bizitzak?, edo... nork?

Niregan ez dot zoriona aurkitzen;
esaidazu, Jauna, non dagoen.
Diskotekan, gauza errezean, diruan,
abiaduran, zaratan eta koloreetan,
eta beste hainbeste lekutan... ez dago.
Non dago?
Zu zara zoriona? Zure lagunak zoriontsu egin dituzu?

Ni zoriontsua nintzan nire jostailuez, nire komikiekin...
eta txikitan izan nituen amets-mundu horretan eta ilusinoetan.
Bizitzara irekitzen nazan une honetan,
gauzak ez nabela betetzen dakit,
zoriona nire barruan eraiki behar dodala.
Hemen nago, bizitzaren aurrean, euskarri barik eta bildurrez,
gizaki izatera jolasten saiatuz, baina...

Belardian mogitzen dan zaldia lez sentitzen naz,
aske eta alde batetik bestera doana eta nekatzen dana,
eta aparra darioela ahotik barriro ere korrika egiten dauana.
Eta nire gaztaroan gauza asko probatu ditut.
Intxaur asko ireki ditut eta, barrutik, harra edo hutsak...

Onezkero esan dagiket parranda bat,
zinema arratsalde bat,
zarata askorekiko disko bat,
neska harekin dantza ha...
hori guztia irristatzen jat;
eta ez da ez jatala gustatzen; koloreetako sua da...

Gazteen begi askotara begiratu dot...
eta tristura nabaritu dot euren begiradetan.
Euren urteetako distira eta argia falta jake.
Nik bilatzen dodan eta aurkitzen ez dodan hori falta zake.
Aurpegi nekatuak, ia zahartuta, ikusi ditut,
oraindik urteak gitxi ziranean.

Egarri naz, zoriontasun egarri.
Eta egunero, laisterka nabil ha bilatzeko
eta nire buztin ontzia beti hutsik eroaten dot.
Zuk ez nozula betetzen izango da?
Bizi izaten ez dakidala izango da?
Bilatzen dodana barik bizitza beste bat dala izango da?

Jauna, zoriontsua izaten tematzen naz.
Esan egidazu zelan izango nazan.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue