#
#

Otoitzen: "ESPIRITU SANTUA"


Espiritua bizitzan #
#
#

Jesusen Espiritua,
bizi emoilea,
agertu eiguzu Ebanjelioaren bidea.

Itxaropenaren Maisu,
bide erakusle behar zaitugu.
Zuzengabea, bihozgabea eta gogorra dan
errealitate honen erdian
aurrera egin nahi dogu,
bizi barria eta arnas kimuak sortuz.
Inguratzen gaituenengan
kemena sortu deigula,
erakutsi eiguzu laguntzen
eta aldaketa haziak ereiten.

Ezagueraren Maisu zaituguna,
zure laguntza behar dogu.
Aldi honetan
ez da erreza
Jainkoaren bideak bilatzea.
Bere deia entzun nahi dogu,
bere lehentasunak bete,
bere aukerak jarraitu,
bere egitasmoaren arabera eraiki.

Bere begiradaz
mundua ikusten lagundu eiguzu.
Emoiguzu jakinduria
bere nahia ulertzeko
eta adorea betetzeko.

Otoitzaren Maisua,
zure kemena behar dogu.
Jesusen pausoak jarraitzeko
bere abotsa entzuteko adi egon.
Aita-Amaren egitasmoa betetzeko,
amaigabeko entzutean egon.
Gure janaria Hitza da,
ez daigun ahaztu bere irakurketa.

Lagundu eiguzu otoitz egiten,
erakutsi eiguzu otoitz egiten,
agertu eiguzu zelan esan:
Aita-Ama, egin bedi zure nahia.

Zaindu gure itxaropena,
gure ezaguera,
sendotu gure otoitza,
Jesusen Espiritua,
maisua eta bizi emoilea,
gogo berotu gaizuz,
zatoz gure ondora,
zatoz gurekin,
ugaldu gure alkarteak.
Beste mundu bat ahal dala
eta beharrezkoa dala agertzeko
zure presentzia behar dogu.

Onartu egizu gure erronka:
gure artean zure Erreinua eraikitzen
lagundu eiguzu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue