#
#

Otoitzen: "DEIA"


Zure bideak dira #
#
#

Hasarre naz
eta zuk parkatzeko dinostazu.
Bildur naz
eta arriskatzeko dinostazu.
Ezbaian nago
eta sinisteko dinostazu.
Noraezean nago
eta lasaitzeko dinostazu.

Nekatuta nago
eta aurrera egiteko dinostazu.
Nire egitasmoak ditut
eta zureak onartzeko dinostazu.
Ondasunak ditut
eta eskale izateko dinostazu.
Zihurtasuna dot
eta ezer ez dozula agintzen dinostazu.

Bizi nahi dot
eta bizia emoteko dinostazu.
Ona izan nahi dot
eta ez dala nahikoa dinostazu.
Agindu nahi dot
eta anai izateko dinostazu.
Aurrelari izan gura dot
eta zerbitzeko dinostazu.

Ulertu nahi dot
eta misteriora irekita egoteko dinostazu.
Argitasuna nahi dot
eta paraboletan berba egiten deustazu.
Keinuak nahi ditut
eta gaian zuzenean sartzen zara.
Lasaitasuna nahi dot
eta urduritasuna ekartzera zatozela dinostazu.

Gogorkeria nahi dot
eta bakea bakarrik emoten dakizula dinostazu.
Ezpatea hartu
eta gordetzeko dinostazu.
Aurre egiteko prestatzen naz
eta beste aurpegia eskeintzeko dinostazu.
Bakea nahi dot
eta betiko zeregina dala dinostazu.

Lasai bizi nahi dot
eta lurrera sua ekartera zatozela dinostazu.
Haundiena izan nahi dot
eta txikiena izatea eskatzen deustazu.
Ezezaguna izan nahi dot
eta nire argia bizturik eukitea eskatzen deustazu.

Sarritan ez ditut ulertzen
baina ZURE BIDEAK DIRA.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue