#
#

Otoitzen: "MISINOA - BOKAZINOA - BIALKETA"


Solidaritatearen bidea #
#
#

Jesus, maisu ona,
solidario izanez bizi izateko bidea erakutsi eidazu.

Lagundu eidazu nire bihotz gogorra,
sufritzen dabenekin
bihotz hurreko eta sentikorra bihurtzen.
Mina, sufrimentua eta besteen beharrizanak
ikusten erakutsi eidazu.

Emon eidazu beharrezko apaltasuna,
lagun hurkoaren aurrean hunkitzeko eta bere laguntzan joateko.
Nire emotean ez nadila zekena izan,
dodan guztia emoten ikasi dagidala:
nire gauzak, nire denpora, nire ahalegina, nire bizitza osoa,
beste batzuk gehiago eta hobeto bizi daitezan.
Lagundu eidazu errukia izaten,
ez da errukarria,
solidaritate aktiboa eta besteagazko konpromisoa baino.
Harekin sufritzea, bestearekin sentitzea,
bere topaketara joateko barrutik mogitzea.
Gainerakoetakoaz arduratzeko, norberaren interesak iztea.

Eskatu eta jaso baino lehenago,
emoten ikastea.

Solidarioa izaten erakutsi eidazu,
maitasuna benetan bizi izaten
eta justizia eta Erreinua eraikitzen.

Dodan guztia alkarbanatzen erakutsi eidazu.
Lagundu eidazu ni lotzen naben guztitik askatzen,
baita besteekin eskuzabala izaten galarazten deustanakin.
Lagundu eidazu arreta izaten eta denpora eskeintzen
sufritzen dabenekin eta behar nabenekin.

Lagundu eidazu gosea pasatzen dauanarengan
edo egarria edo hotza, edo biluzik,
gaixo edo espetxean dagoenarengan, zure aurpegia aurkitzen.
Erakutsi eidazu ezer ez dabenengan,
gaur egungo bide bazterretan bizi diranengan, zu ikustea.

Gaixoengan,
drogatzen diranengan, kaleko neska-mutilengan,
bakarrik dagozan zaharrengan,
lanik ez dabenengan,
gure gizarte bidebakoak kanpoan itzitakoengan.

Dodana alkarbanatuz,
nirea ez dana, oparia eta zure dohai baino,
erakutsi eidazu solidarioa izaten.

Jesus Jauna
lagundu eidazu parabolako samariarra lez bizi izaten,
bestea ikusteko gai izan zana,
hunkitzea, bere bidea iztea,
dana kendutakoarekin arduratzea, ha zaintzea,
bizitza osoa izaten laguntzea.

Erakutsi eidazu bidea eta hari jarraitzeko indarrak emon.
Nire fedea zeregin konkretuetan finkatu dadila.
Hitzetan ez nadila geratu.

Jesus Jauna,
solidaritatea eta justizia praktikatuz bizi izan zinan zu,
lagundu eidazu zure pausoak jarraitzen eta zure ikasle izaten
solidaritate aktiboaren bidetik
eta besteen bizitzagazko konpromisoarekin.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue