#
#

Otoitzen: "ANAITASUNA - ALKARTEA"


Alkarbanatzen ikasi #
#
#

Mundu guztia bizi dadin ALKARBANATU:
Jesus Jauna, hauxe da zure proposamena,
gizadiaren itxaropena barritzeko,
egia bilakatzera konbidatzen gaituzun bidea.

Jesus Jauna,
erakutsi eiguzu
gure ogiak eta gure arrainak jakitera
nahiz eta gauza gitxi iruditu,
baina besteekin alkarbanatuta,
anaitasunezko solidaritatearen hazia izango dira.

Jesus Jauna, ireki gure eskuak,
gure ondasunak, gure denpora
eta gure dohaiak alkarbanatu daiguzan,
anaitasunezkoagozko mundua egin dagigun.

Erakutsi eiguzu zure Erreinua eraikitzen.
Gure norberekeriak eta zikoizkeriak osatu egizuz,
eta konbidatu gagizuz jasotzera baino gehiago, emotera,
eta erakutsi eiguzu doakotasunaren eta dohantza bidea,
alkartasun eta senidetasun eratzaileak izan gaitezan.

Gure bihotzetan,
argi eta sendo entzun deigula
zure BIZITZA-HITZA.
Jesus Jauna, dana emon dogulako,
lagundu eiguzu
gure esku hutsak aurkezten.
Guztia besteak gehiago eta hobeto bizi daitezan.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue