#
#

Otoitzen: "DEIA"


Zure abotsak deitzen nau #
#
#

Txoko guztietatik
zure abotsak deitzen nau.

Begiratzen deusteen begi askotan
zure begirada sentitzen dot.

Oihukatzen deusteen abots askotan
zure hitza entzuten dot.

Eta behar naben guztietan,
zure esku luzatua ikusten dot.

Haur goseti hori ikusten dodanean,
edo bizkarrean daroan
akitutako ama hori
Zu zara itauntzen deustazuna.

Zure Ebanjelioa entzuten ez daben
gizaki asko dagoz,
eta txaboletan ozta-ozta bizi diren beste asko,
eta bizi izaten jarraitzeko
lapurtzen dabenak beste asko.

Eta guztiek isiltasunean oihukatzen deustee
hain lasai ez nadila bizi.
Zer egin dagiket nik?

Eskoletan lekurik ez dagoelako
lokatzean jolasten daben ume horreek;
bere bizitzari zentzunik aurkitzen ez deutsolako
bizi izateko gogorik bako gizon hori;
eta espetxeetan sufritzen daben hainbeste,
eta, libreak,
hitza beste batzuek ukatzen deutselako
askatasunik ez dabenaků

Hareetan guztietan ere,
eta lurreko txoko guztietatik,
zure abotsak deitzen nau.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue